Fisioterapia

Fisioterapiak lesio eta gaixotasunak prebenitu, diagnostikatu, tratatu eta sendatu egiten ditu eskuzko zenbait teknikaren bidez, hala nola mobilizazio, masaje, luzaketa eta abarren bidez. Horrez gain, beste agente fisiko batzuk ere baliatzen ditu: ura, tenperatura, elektrizitatea, etab.

 

Erabilerak

Kirolak

Kontrakturak, zuntz-hausturak, tendinopatiak, meniskoko gaitzak, faszitisa.

 

Traumatologia

Hausturak, luxazioak, bihurrituak, bizkarreko minak (lepoko minak, dortsalgiak, lunbalgiak, ziatikak...), eskoliosia, auto-istripuen osteko errehabilitazioa.

 

Geriatria

Muskuluen indarra eta mugikortasuna lantzea, ibilera eta oreka hobetzea.

 

Postkirurgia

Ebakuntza kirurgikoen osteko errehabilitazioa.

 

Neurologia

Hernia diskalak, nerbio-sustraietako afekzioak, hemiplegiak.

 

Erreumatologia

Artrosia, artritisa, hanturazko eta endekapenezko afekzioak oro har.