Osteopatia eskuzko terapia bat da, lesio muskulueskeletikoak eta patologia organikoak arintzeko, zuzentzeko eta sendatzeko lagungarria. Osteopatak ondoezaren jatorrira jotzen du, sintometan geratu beharrean.
Osteopatia batez ere lokomozio-aparatuaren arazoekin lotzen bada ere, diziplina honek gizakia ikuspegi goblal batez artatzen du, osotasunez, eta galdutako oreka
berreskuratzen du kaltetutako ehunetan eskuzko teknikak erabiliz, arazoak edozein direla ere: muskulueskeletikoak, errai-sistemakoak zein burezur-sakrokoak.
Osteopatiak honako ondoez hauek arindu eta senda ditzake:
Zerbikalgiak, neuralgiak, tortikolisa, dortsalgiak, lunbalgiak, ziatikak, traumatismoen ondorioak, bihurrituak, tendinopatiak, etab.
Buruko minak, migraina, bertigoak…
Digestio-nahasmendu funtzionalak, bihotz- eta arnas nahasmenduak, zirkulaziokoak, ginekologikoak, artikulazio tenporo-mandibularrekoak, etab.